BATERA FAXISMO ETA ARRAKERIAREN AURKA

Batera Faxismo eta Arrakeriraren Aurka (BFAA) mugimendu zabal bat da, Euskal Herrian areagotzen ari den faxismo eta arrazakeriaren kontra dagoena.
Arrazakeriaren aldeko diskurtsoak xenofoboa, populista eta muturreko eskuinekoak geroz eta presentzia zabalagoa dauka Euskal Herrian, eta baita Europan zehar ere. BFAA-k hitzaldi hauek geldiarazi nahi ditu, herrialde honetako gizartearen gehiengoak ez duela berriz ere onartuko faxismoa gure kaleetan agertzea adieraziz. Hori dela eta, ez gara faxismo eta arrazakeriaren aurka dagoen fronte soil bat, baizik eta nazioarteko sare bat osatzen dugu helburu berdinak konpartitzen dituzten antzeko beste mugimendu batzuekin batera.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremanetan BFAA-rekin harremanetako txantilioiaren bidez edo e-mail bat bidaliz helbide honetara: batera.bfaa@gmail.com



Batera Faxismo eta Arrazakeriaren Aurka (BFAA)
es un movimiento amplio de lucha contra el crecimiento del fascismo y el racismo en Euskal Herria.
El discurso racista, xenófobo y populista de la extrema derecha está cada día más presente en Euskal Herria, pero también en toda Europa. BFAA pretende servir de freno a manifestaciones de este tipo demostrando que la mayoría social de este país no va a permitir que el fascismo vuelva a asomarse por nuestras calles. Para ello no sólo somos un frente amplio de oposición al fascismo y al racismo en Euskal Herria, sino que, además, formamos parte de una red internacional de movimientos similares con los que compartimos los mismos objetivos.

Para más información contacta con BFAA a través del formulario de contacto o mandando un correo electrónico a la dirección batera.bfaa@gmail.com

martes, 28 de marzo de 2017

Llamamiento común contra la llegada de Maréchal Le Pen a Bayona

IPEH ANTIFAXISTA

Le FN a fait connaître son intention d’organiser une réunion publique en présence de Marion Maréchal Le Pen à Bayonne le mardi 11 avril prochain. Antifascistes du Pays Basque

Frente Nazionalak jakinarazi du bilkura publiko bat antolatzen duela, Marion Maréchal Le Pen gomitatuz, heldu den apirilaren 11an, asteartarekin, Baionan. Ipar Euskal Herriko talde antifaxista

El FN ha comunicado su intención de celebrar una reunión pública el 11 de abril en Bayona a la que asistirá Maréchal Le Pen.
 

jueves, 23 de marzo de 2017

«Erakundeen erasoa da errotik kentzen zailena arrazakeriaz ari bagara»

Al-Mualik salatu du arrazakeriaren konplize izatea dela eraso bat ikusita isilik geratzea. Kataluniatik ari da faxismo eta arrazakeriaren kontra: «Nik egunero bizi dut islamofobia, emakume gisa eta pertsona gisa».

Arrazakeriaren Kontrako Egunaren harira —herenegun izan zen—, asko hitz egin da egunotan komunikabideetan arrazakeriaz, baina egun sinboliko hori pasatu ostean, berriz ere, isilean geratzen den arazo bat dela salatu du Fatiha Al-Mualik: «Isiltasuna arrazakeriaren konplize da». Marokon jaioa da, Tangerren, 1973an, baina ia hogei urte daramatza Bartzelonan, eta arrazismoaren kolpeak jasan ditu azalean: «Gizaldia zatituta dago hegoaldearen eta iparraldearen artean, eta hori oso gogorra da». Eguneroko bizipen latzek bultzatuta eman zuen izena Kataluniako Faxismoaren eta Arrazakeriaren Aurkako Plataforman. Egun, elkarteko eleduna da.

Zein diagnosi egiten duzu gaur egungo arrazakeriaz eta islamofobiaz?

Islamofobiak indarra hartu du sare sozialei esker. Duela mende askotako gaitz bera da, baina orain gehiago ikusten da, arazoa ikusgarriago egiten duten baliabide gehiago daudelako. Nik egunero bizi dut islamofobia, emakume gisa eta pertsona gisa, egunero eta etengabe.

Zenbateraino hobetu da egoera Europara iritsi zinenetik?

Tira, ez dut uste hobetu denik. Larriena ez da kalean topatzen dudan jendearen erantzuna, gorrotoaren solasa bera ere, baizik eta erakundeetan gertatzen dena. Erakundeen erasoa da errotik kentzen zailena. Azken finean, gainontzeko guztia erakundeen begirada horren ondorio da. Beraz, gauzak goitik aldatzen ez badira, nekez lortuko dugu gizartearen begiradan eragitea. 

Fariha Al-Muali

Atzerritarren Legeak mesede gutxi egiten dizue alde horretatik, ezta?

Batere ez. Badira, oraindik ere, lan eskubideak bermatzen ez dituzten bizileku txartelak. Emakumeon kasuan, 2010ean aldatu zen legea, eta, horri esker, orain lan egiteko eskubidea dute berrelkartuta datozen emakumeak. Espainiako Estatuak, bitxia bada ere, eskubide hori bermatu zuen krisiak eztanda egin zuenean. 2010 urtetik-edo, emakume musulmanek ezin genuen lanik egin.

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak aurreko astean onetsi egin zuen enpresa batek langileei orotariko ikur politiko, filosofiko edo erlijiosoak agerian eramatea debekatzea. Betiko eztabaida da buruko zapiarena. Feminismoaren hainbat adarrek ez dute ongi ikusten…

Niri ez zait gustatzen buruko zapiaz hitz egitea, eztabaida faltsua delako. Zapiaren eztabaida sustatu duen feminismoak ez du sekula zalantzan jarri, adibidez, Atzerritarren Legea. Ezta salatu ere Iraken Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek emakumeei egin zizkieten sexu erasoak. Ez hori bakarrik, 2010 baino lehen Atzerritarren Legeak ez zienean emakume musulmanei lan egiteko aukerarik ematen, hainbatek esaten zuten kulturak eta senarrek bideratzen gintuztela testuinguru hartara. Eta, aldiz, etxetik ateratzeko aukera izan eta indarra hartu dugunean, eztabaida zapiaren esparrura zokoratu dute. Tira, feminismoaren adar horiek erabiltzen ari dira gure eskubideen kontra joateko.

Burkiniaren erabilerak ere zeresan handia eman zuen udan...

Eztabaida bera da. Burkiniaren debekuak emakume asko etxean geratzea eragiten du. Ez naiz burkiniaren erabilera aldarrikatzen ari, baizik eta debekua salatzen; izan ere, debekuarekin integristei baino ez diezu mesede egiten, islamaren izenean horrelakoak sustatzen dituztenei. Emakumeok eskubidea dugu libreki erabakitzeko zer janzten eta zer pentsatzen dugun. Inork ez du eskubiderik esateko nola jantzi behar duzun edo nola pentsatu behar duzun.

Islama estigmatizatuta dago Mendebaldean. Emakume musulmanen kasua estigmatizazioa handiagoa al da?

Hala da. Emakumeak erabiltzen dira islama eta kultura musulmana are gehiago estigmatizatzeko. Beraz, erasoa bikoitza da: diskriminazioa eta manipulazioa.

Desinformazio gehiegi al dago oraindik islamaren inguruan?

Erabatekoa. Espainian bertan erabateko ezjakintasuna badago, adibidez, Kataluniaren edo Euskal Herriaren inguruan, imajinatu zein neurriko ezjakintasuna egongo den Marokoren, islamaren eta kultura arabiarraren inguruan! Jendea ez da gauza lehen eskutik informazioa bilatzeko, eta, zoritxarrez, gehiegi sinesten ditu sarean eta gainerako erakusleihoetan saltzen diren mezuak.

Beste estigmetako bat da emakume musulmanen feminismoa zalantzan jartzea. Zer duzu esateko horren inguruan?

Mezu hori aspaldi zabaldu zen Mendebaldean. Nahiko kritikoa naiz Mendebaldeko feminismoaren hainbat adarrekin, mesede gutxi egiten baitigu. Dolors Ramon aditua da mundu musulman eta arabiarraren feminismoan, eta, hark esaten duen moduan, mundu arabiarrean emakumeek beren eskubideak hemengoek baino dezente lehenago aldarrikatu zituzten.

Faxismoaren eta Arrazakeriaren Kontrako Plataforman ari zara. Zeintzuk dira elkartearen erronka nagusiak?

Plataforma honetan bat egiten dugu bidegabekerien kontra lanean ari garen hainbat eta hainbat lagunek. Pentsamolde askotako jendea dago, fededunak eta ateoak, emakumeak, buruko zapiarekin eta buruko zapirik gabe; finean, hainbat borrokatan ari garen ekintzaileak. Denon artean ekinaldi asko antolatzen ditugu gertakari zehatzen kontra. Burkiniaren eztabaida suertatu zenean, adibidez, Frantziako Kontsuletxean elkarretaratze bat egin genuen. Elkartasunari esker, erakusten ari gara gizartean jende asko dagoela lehenengo eta bigarren mailako biztanleen arteko banaketaren kontra.

Ia hogei urte daramatzazu Katalunian. Nolatan etorri zinen?

2000. urtean iritsi nintzen hona. Senarra marokoarra da, eta hura 1980tik zegoen Europan. Ezkonduko ginela erabaki genuenean, Bartzelonako bizitza nolakoa zen ikustera etorri nintzen. Eta gaur arte. Atzerritarren Legearen bitartez, modu bakarra dago Espainian sartzeko: familia berrelkartzearen bitartez.

Pozik zaude erabakiarekin?

Pozik nago pertsonalki asko ikasi baitut. Munduak nola funtzionatzen duen ikusi dut, esperientzia propioari esker, eta horrek erabat bete nau. Baina munduaren inguruan gehiago jakiteak ere alde txarrak ditu; batez ere neurririk gabeko bidegabekeriak azalean bizi izan ditudalako.

Ama zara. Zure seme-alabak hemen jaio ziren. Egoera desberdina al da haientzat?

Beti esaten dut ni aktibista naizela, ez niregatik, baizik eta datozen belaunaldiei bake, kohesio eta bizikidetza testuinguru hobeago bat eraikitzen laguntzeko. Hiru seme-alaba ditut, eta ez dut uste nire begiekin aldaketa gehiegi ikusiko ditudanik, baina lasai geldituko naiz gizarte hobe eta justuago baten zimenduak lantzen baditut, ez bakarrik nire seme-alabengatik, baizik eta gizarte hobeago batetan sinesten dudalako. Nik ez dut arazorik hona etorri naizen bezala nire herrialdera itzultzeko, baina nazioarteko arazo larri bat sufritzen ari gara, eta horren kontra borrokatu nahi dut. 


Fuente: Berria